Musika klasikoaren bilakaera

            Musikaren bilakaeran sasoi ezbardinak bereiztu daikeguz:

  

HISTORIAURREA, ANTZIN AROA, ERDI AROA, ERRENAZIMENDUA, BARROKOA, KLASIZISMOA, ERROMANTIZISMOA, XX. MENDEA


HISTORIAURREA

Gizakiak musika komunikatzeko eta sentimenduak adierazteko erabiltzen zuen.

Musika-tresnak: hezurrak, oskolak, harriak, zurak,... eta AHOTSA, noski.

ANTZIN AROA

Grezian, Egipton, Erroman, eta hainbat lekuetan garrantzi handia hartu eban musikak, antzerki gehienak musikaren bidez edo musikaren laguntzaz izanik.

Musika-tresnak: txirulak, lirak, panderoak, danborrak, ...

ERDI AROA (V-XV)

Elizak eta erregeek botere osoa zeukaten eta teozentrismoa da nagusi, hau da, Jaungoikoaren inguruan mugitzen da dana.

Kantu gregoriarra:                                         

  • erlijiosoa, a capella, erritmo askea, monodikoa, latinez.

Kantu gizatiarra:


  • profanoa, musika-tresnak, neurtua, monodikoa, tokiko hizkuntzan.

Trobalariak: musikari olerkariak dira, hau da, musika eta testua konposatzen dabez.

Juglareak: herririk- herri zabaltzen dabe musika profanoa. Beste batzuen kantak abesten dabe, eskuarki.


Konpositore ospetsuak: Dowland, Machaut, Leonin, Perotin, Adam de Halle, Landini, Vitry,...


ERRENAZIMENDUA (XIV-XVI)

Antropozentrismoa nagusitzen da, gizakiak garrantzia eskuratuz. Grezia eta Erromako kulturaren berpizkundea da eta musikan proportzioa, oreka eta edertasuna nahi dira nabarmendu.

  • polifonia: mezak, moteteak, madrigalak, korala
  • musika instrumentala
  • dantzak ospetsuak dira gorteetan
  • musikari profesionalak (dirudunen menpe)
Konpositore ospetsuak: Palestrina, Tomás Luis de Victoria, Orlando di Lasso, Joanes Antxieta,...

BARROKOA (1600-1750)

Musika barrokoaren ezaugarriak:

  • kontrastea
  • mugikortasuna
  • perfekzioa
  • sentimenduen adierazpena

Baxu kontinuoa sortzen da. Musika instrumentalak garrantzia hartzen dau soinu-tresnen garapenaren eraginez, hainbat forma agertuz: concertoa, tocata, fuga, sonata, suite,... Musika-tresnak egiteko lantegi ugari agertzen dira.

 
Opera sortzen da. Musika jende gehiagorengan heltzen da eta jauregietako areto txikietan kontzertuak eskeintzen dira. Honez gain, oratorioak eta kantatak nagusitzen dira.

Konpositore ospetsuak: Monteverdi, J.S. Bach, Vivaldi, Haendel, Lully, Purcell,...

KLASIZISMOA(1750-1815)

Klasizismoan musika profanoa eta instrumentala nagusitzen dira. Sonata musika moldea agertzen da.

Ezaugarriak:

  • harmonia bertikala
  • doinu alaiak erritmo erregularrekin
  • musika ez dago hitzaren menpe
  • musika molde instrumentalak: sonata, sinfonia, kontzertua.
  • opera serioa eta komikoa
  • tresna barriak: klarinetea, tronpeta, pianoa

Konpositore ospetsuak: Carl Philipp Emanuel Bach, Haydn, Mozart, Cherubini, Paganini, Salieri,Bocherini, Arriaga, Beethoven

ERROMANTIZISMOA (1815-1890)

Sasoi honetan musikariak ez dagoz inoren menpe, aske dira euren lana egiteko eta bertatik bizitzeko.

Ezaugarriak:

  • teknikaren bilakaera
  • tresna nagusia: PIANOA
  • kontzertuak publikoak bihurtzen dira, edonorentzat.
  • pasioa, sentimenduak, emozioak eta berezkotasuna dira nagusi

Konpositore ospetsuak: Beethoven, Chopin, Liszt, Brahms, Chaikovski, Verdi, Rossini, Wagner, Shubert, Albeniz,...

Abertzaletasun musikala

Erromantizismo hamaieran eta XX. mendearen hasieran agertzen da.

Herrialde bakoitzeko folklorean eta musika tradizioan oinarritzen da.

Konpositoreak herrialdetako folklorea hartu eta euren konposizioetan lantzen dabe.

Konpositoreak: Glinka, Dvorak, Grieg, Sibelius, Bartók, Kodaly, Villalobos, Guridi, Eslava, Turina, Falla,...


XX. MENDEA

Ezaugarriak:

  1. Funtzio armonikoen askatasuna
  2. Konposizio teknika barriak
  3. Atonalismoa
  4. Polirritmia
  5. Grafia barriak
  6. Elementu barriak: zaratak, naturako soinuak, soinu artifizialak,...

Estiloak:

  •  Inpresionismoa
  •  Post-erromantizismoa
  • Expresionismoa (atonalismoa)
  • Musika aleatorioa
  • Musika elektroakustikoa eta konkretua
  • Musika fusioa
  • Minimalismoa

Konpositoreak: Bartok, Satie, Rachmaninov, Shoenberg, Poulenc,Strauss, Villalobos, De Pablo, Shostakovich, Stravinsky,...

 eleizaldemusika

Bideoak: YOUTUBE